Lineako zerbitzuak eta aplikazioak
Lineako kontua gehitu ondoren, edozein aplikaziok erabili dezake kontu hori desgaitu ez diren zerbitzu erabilgarrietarako. Hornitzaile bakoitzak bere zerbitzu propioak eskaintzen ditu. Orri honetan zerbitzu desberdin horiek zerrendatzen dira, bai eta horiek erabiltzen dituzten aplikazio batzuk ere.
- Egutegia
Egutegi-zerbitzuaren bidez, lineako egutegi batean dauden gertaerak ikusi, gehitu eta editatu daitezke. Calendar, Evolution eta California aplikazioek, besteak beste, erabili ditzakete gertaera horiek.
- Berriketa
Berriketa-zerbitzuari esker, zure kontaktuekin berriketan aritu zaitezke berehalako mezularitzako plataforma ezagunetan. Empathy aplikazioak erabiltzen du.
- Kontaktuak
Kontaktu-zerbitzuaren bidez, zure kontaktuek zerbitzu anitzetan dituzten xehetasunak ikusi ditzakezu. Kontaktuak eta Evolution aplikazioek, besteak beste, erabiltzen dute.
- Fitxategiak
Fitxategiak izeneko zerbitzuak urruneko fitxategi-kokaleku bat gehitzen du, fitxategi-kudeatzailean Konektatu zerbitzariarekin funtzionaltasuna erabiltzean sortzen den mota berekoa. Urruneko fitxategiak fitxategi-kudeatzailearekin atzitu ditzakezu, baita edozein aplikaziotik fitxategiak irekitzeko eta gordetzeko elkarrizketa-koadroak erabiliz ere.
- Posta
Posta-zerbitzuari esker, posta bidali eta jaso dezakezu Google bezalako posta-hornitzaile baten bidez. Evolution aplikazioak erabiltzen du.
- Argazkiak
Argazki-zerbitzuari esker, lineako argazkiak ikusi ditzakezu, adibidez Facebook webgunean argitaratzen dituzunak. Argazkiak ikusteko Argazkiak aplikazioa erabili dezakezu.
- Inprimagailuak
Inprimagailu-zerbitzuari esker, edozein aplikazioren inprimatze-koadrotik PDF kopia bat bidali diezaiokezu hornitzaile bati. Hornitzaileak inprimatze-zerbitzuak eskaini ditzake edo, besterik gabe, PDFa biltegiratzeko tokia izan daiteke.