Aldatu pantailaren distira alerta-soinuekin
Ordenagailuak alerta-soinu bat egingo du mezu eta gertaera jakin batzuekin. Soinu horiek entzuteko zailtasunak badituzu, alerta-soinua erreproduzitzen denean pantaila osoak edo zure uneko leihoak distira egin dezan ahalbidetu dezakezu.
Aukera hori erabilgarria izan daiteke ordenagailu isila behar duzun ingurune batean, adibidez liburutegi batean, bazaude. Ikus Aukeratu edo desgaitu alerta-soinua alerta-soinua nola mututu eta alerta bisualak nola gaitu ikasteko.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Erabilerraztasuna idazten.
Sakatu Erabilerraztasuna panela irekitzeko.
Hautatu Entzutea atala hura irekitzeko.
Abisu bisualak atalean, aktibatu Abisu bisualak aukera.
Distira-area atalean, hautatu pantaila osoak distira egingo duen ala uneko leihoak soilik.
Abisu bisualak azkar aktibatu eta desaktibatzeko, egin klik goiko barrako erabilerraztasun-ikonoa eta hautatu Abisu bisualak.