Aukeratu edo desgaitu alerta-soinua

Ordenagailuak alerta-soinu bat egingo du mezu eta gertaera jakin batzuekin. Soinu desberdinak aukeratu daitezke alertetarako, alerten bolumena sistemaren bolumenaren desberdina izan dadin ezarri daiteke, edo alerta-soinuak erabat desgaitu daitezke.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegi orokorra eta hasi Soinua idazten.

  2. Sakatu Soinua panela irekitzeko.

  3. Soinuak atalean, egin klik Alertako soinua aukeran.

  4. Hautatu alertako soinu bat. Soinuak erreproduzitu egingo dira haietan klik egitean, bakoitzak zein soinu duen entzun dezazun.

Alertako soinuaren bolumena aldatzeko, itzuli Soinuak atalera, egin klik Bolumen-mailak aukeran eta doitu Sistemaren soinuak graduatzailea. Egin klik graduatzailearen alboan dagoen bozgorailu-botoian alertako soinua mututzeko edo mututasuna eteteko. Horrek ez du eraginik izango musikaren, filmen edo beste soinu-fitxategi batzuen bolumenean.