Funtzio finantzarioak

Modu finantzarioan, honako botoiak daude erabilgarri.

Ctrm

Kalkulatu uneko balioaren inbertsio bat etorkizuneko baliora heltzeko zenbat kapitalizazio-denboraldi beharko diren, interes-tasa finkoa aplikatuz kapitalizazio-denboraldi bakoitzeko.

Ddb

Kalkulatu aktibo baten denboraldi jakin bateko amortizazio-esleipen aritmetikoki beherakorra.

Fv

Kalkulatu inbertsio baten etorkizuneko balioa, interes-tasa periodikoko ordainketa erregularretan oinarrituta epealdiko ordainketa-denboraldietan zehar.

Gpm

Kalkulatu produktu bat birsaltzeko prezioa, produktuaren kostuan eta eta lortu nahi den irabazi gordinaren marjinan oinarrituta.

Pmt

Kalkulatu mailegu baten aldizkako ordainketaren zenbatekoa, ordainketak ordainketa-denboraldi bakoitzaren amaieran egiten direla kontuan izanda.

Pv

Kalkulatu inbertsio baten uneko balioa, interes-tasa periodikoko ordainketa erregularretan oinarrituta epealdiko ordainketa-denboraldietan zehar.

Tasa

Kalkulatu kapitalizazio-denboraldi kopuru batean zehar inbertsio bat etorkizuneko baliora heltzeko aplikatu beharreko interes-tasa periodikoa.

Sln

Kalkulatu denboraldi bateko amortizazio lineala. Amortizazio linealaren metodoak zati berdinetan zatitzen du kostu amortizagarria aktibo baten bizitza erabilgarrian zehar. Bizitza erabilgarria aktibo bat amortizatzeko denboraldien kopurua da (normalean urteetan zehazten da).

Syd

Kalkulatu aktibo baten denboraldi jakin baterako amortizazio-esleipena, urteen digituen baturaren metodoa erabiliz. Amortizazio-metodo honek amortizazio-tasa azeleratzen du, amortizazio-gastu handiagoa aplikatzeko hasierako denboraldietan amaierakoetan baino. Bizitza erabilgarria aktibo bat amortizatzeko denboraldien kopurua da (normalean urteetan zehazten da).

Epea

Kalkulatu urtealdi arrunt batean, interes-tasa periodiko bat aplikatuz, etorkizuneko balio jakin bat metatzeko zenbat ordainketa-denboraldi behar diren.

Funtzio finantzarioak ezin dira gauzatu teklatuaren bidez.