Zenbaki-oinarriak
Zenbaki-oinarri jakin bat edukiko duten zenbakiak sartzeko, erabili azpiindizeak diren zenbakiak. Hurrengo zenbakiak baliokideak dira.
1001011₂
113₈
75
4B₁₆
Programazio moduan, erabili goitibeherako menua kalkuluaren oinarria aldatzeko.
Lasterbideak erabili daitezke Bitarra (Ctrl+B), Zortzitarra (Ctrl+O), Hamartarra (Ctrl+D) eta Hamaseitarra (Ctrl+H) moduak txandakatzeko.
Zenbakiak beste oinarri batera bihurtzeko modu dinamikoan, erabili Zenbaki-oinarriaren bihurketa.