Oinarrizko ekuazioak

Ekuazioak forma matematiko estandarrean sartzen dira. Adibidez, 7 eta 2 zenbakien batuketa egiteko, sartu honakoa:

7+2

Ebazteko, sakatu = botoia saguarekin edo Enter tekla teklatuan.

Kalkuluak ordena matematikoak gauzatzen dira - biderketak eta zatiketak batuketa eta kenketa baino lehen exekutatzen dira. Hurrengo ekuazioak 1 ematen du (3×2 = 6, 7−6 = 1).

7−3×2

Kalkuluen ordena aldatzeko, erabili parentesiak. Hurrengo ekuazioak 8 ematen du (7−3 = 4, 4×2 = 8).

(7−3)×2

Pantaila garbitzeko, sakatu C botoia edo Esc tekla.