Irudi-kalitatea ezartzea

Irudiaren kalitatea doitu egin daiteke eskaneatzea fitxategi batean gordetzen denean, hobespenen elkarrizketa-koadroan ezarpen hori aldatuta. Kalitate baxua erabiltzen bada, fitxategi txikia lortuko da baina irudia lausotuta gordeko da. Kalitate altuarekin, eskaneatutako informazio guztia gordeko da, baina fitxategi handiagoa beharko du. Ikusi galeradun konpresioari buruzko wikipedia orria informazio gehiagorako

  1. Sakatu goiko eskuineko izkinan dagoen menu-botoia eta hautatu Hobespenak.

  2. Kalitatea atalean, arrastatu Konpresioa graduatzailea.

  3. Itxi elkarrizketa-koadroa