Fitxategi batean gordetzea

  1. Sakatu leihoaren goiko barrako Gorde dokumentua fitxategi batean botoia (edo sakatu Ctrl+S).

  2. Aukeratu onartzen den fitxategi motetatko bat, edo aldatu fitxategi-luzapena Izena eremuan.

  3. Sakatu Gorde botoia.

Onartutako fitxategi motak

Mota

Deskribapen laburra

PDF

PDF batek orrialde anitz eduki ditzake, liburu baten antzera, eta erraz partekatzen da. Linux programa gutxi batzuk soilik egin ditzakete aldaketak PDF dokumentuetan, beraz formatu hori informazioa gordetzeko gomendatzen da nagusiki. PDF dokumentuaren tamaina irudi-kalitatearen araberakoa izango da. Ikusi PDFaren wikipediako orria for informazio gehiagorako.

JPEG

JPEG formatua kamera digitalek irudiak gordetzeko erabiltzen duten fitxategi-formatua da. JPEG fitxategiak nahiko txikiak dira, erraz partekatzen dira eta egokiak dira sare sozialetara igotzeko. Sistema eragile gehienek JPEG editore bat dute. Orrialde anitz eskaneatu badituzu, JPEG fitxategi bana sortuko da orrialdeko. Erabili fitxategi mota hau eskaneatutako irudiak aldatu edo sarera igo nahi badituzu. JPEG fitxategien tamainan eragina du irudi-kalitateak. Ikusi JPEGari buruzko wikipedia orria informazio gehiagorako.

PNG

PNG fitxategiek galerarik gabeko datu-konpresioa onartzen dute. Horrela lortutako fitxategiak oso handiak izan daitezke eta agian ez dira egokiak partekatzeko. Orrialde anitz eskaneatu badituzu, PNG fitxategi bana sortuko da orrialdeko. Ikusi PNGari buruzko wikipedia orria informazio gehiagorako