Zer dira GNOME Shell-en hedapenak?
GNOME Shell-en hedapenen bidez, GNOME Shell-en interfaze lehenetsia eta bere atalak, adibidez leihoen kudeaketa eta aplikazioen abioa, pertsonalizatu daitezke.
GNOME Shell hedapen bakoitzak identifikatzaile bakarra du, UUID deritzona. UUIDa hedapena instalatzeko erabiltzen den direktorioaren izenerako ere erabiltzen da. Hedapena erabiltzaile bakar baterako instalatu daiteke ~/.local/share/gnome-shell/extensions/<uuid> direktorioan, edo guztientzako /usr/share/gnome-shell/extensions/<uuid> direktorioan.
Instalatutako hedapenak ikusteko, erabili GNOME Shell-en integratuta dagoen Ikuskatzailea arazte- eta ikuskatze-tresna.
Ikusi instalatutako hedapenak
Sakatu Alt+F2, idatzi lg eta sakatu Enter Ikuskatzailea irekitzeko.
Ikuskatzailea aplikazioaren goiko barran, egin klik Hedapenak atalean instalatutako hedapenen zerrenda irekitzeko.