Gaitu hedapenak makina osoan
Hedapenak sistemako erabiltzaile guztientzat eskuragarri egon daitezen, instalatu haiek /usr/share/gnome-shell/extensions direktorioan. Kontuan izan instalatu berri diren hedapenak desgaituta egoten direla modu lehenetsian.
org.gnome.shell.enabled-extensions gakoa ezarri behar da lehenespenez gaitutako hedapenak ezartzeko. Hala ere, momentuz ez dago modurik hedapen gehigarriak jadanik saioa hasita duten erabitlzaileentzat gaitzeko. Horrek ez die eragiten beren GNOME hedapen propioak instalatu dituzten erabiltzaileei.
org.gnome.shell.enabled-extensions gakoa ezarrita
-
Sortu user profila /etc/dconf/profile/user direktorioan:
user-db:user system-db:local -
Sortu makina osorako diren ezarpenak gordetzeko local datu-base bat /etc/dconf/db/local.d/00-extensions fitxategian:
[org/gnome/shell] # Zerrendatu erabiltzaile guztientzat gaitu nahi dituzun hedapen guztiak enabled-extensions=['nirehedapena1@nireizena.adibidea.com', 'nirehedapena2@nireizena.adibidea.com']enabled-extensions gakoak gaituta dauden hedapenak zehazten ditu, horretarako hedapenen UUIDa erabiliz (nirehedapena1@nireizena.adibidea.com eta nirehedapena2@nireizena.adibidea.com).
-
Eguneratu sistemaren datu-baseak:
# dconf update