Blokeatu gaitutako hedapenak

GNOME Shell ingurunean erabiltzaileek hedapenak gaitu edo desgaitu ditzaten eragotzi dezakezu. Horretarako, blokeatu org.gnome.shell.enabled-extensions eta org.gnome.shell.development-tools gakoak. Horrela, erabiltzaileak erabiliko dituen hedapenak ezarri ditzakezu.

org.gnome.shell.development-tools gakoa blokeatuz, erabiltzaileak ezin izango ditu GNOME Shell ingurunean integratutako araztailea eta ikuskatzailea (Ikuskatzailea) erabili nahitaezko hedapenak desgaitzeko.

Blokeatu org.gnome.shell.enabled-extensions eta org.gnome.shell.development-tools gakoak

  1. Sortu user profila /etc/dconf/profile/user direktorioan:

    user-db:user
    system-db:local
  2. Sortu makina osorako diren ezarpenak gordetzeko local datu-base bat /etc/dconf/db/local.d/00-extensions fitxategian:

    [org/gnome/shell]
    # Zerrendatu erabiltzailearentzat gaituta egongo diren hedapen guztiak
    enabled-extensions=['myextension1@myname.example.com', 'myextension2@myname.example.com']
    # Desgaitu Ikuskatzailea aplikaziora sartzeko aukera
    development-tools=false

    enabled-extensions gakoak gaituta dauden hedapenak zehazten ditu, horretarako hedapenen UUIDa erabiliz (nirehedapena1@nireizena.adibidea.com eta nirehedapena2@nireizena.adibidea.com).

    development-tools gakoaren balioa 'faltsua' da ikuskatzailera sartzea desgaituta egon dadin.

  3. Indargabetu erabiltzaile-ezarpena eta eragotzi erabiltzaileak /etc/dconf/db/local.d/locks/extensions gunean aldatu dezan:

    # Blokeatu gaitutako hedapenen zerrenda
    /org/gnome/shell/enabled-extensions
    /org/gnome/shell/disabled-extensions
    /org/gnome/shell/development-tools
  4. Eguneratu sistemaren datu-baseak:

    # dconf update

org.gnome.shell.enabled-extensions eta org.gnome.shell.development-tools gakoak blokeatu ondoren, GNOME Shell-ek ez du kargatuko ~/.local/share/gnome-shell/extensions edo /usr/share/gnome-shell/extensions direktorioetan instalatuta dauden baina org.gnome.shell.enabled-extensions gakoan zerrendatuta ez dauden hedapenak, eta erabiltzaileak ezin izango ditu erabili.