Gako publikoa vs gako pribatua
Gako publikoak zein gako pribatuak, denak gakoak diren arren, bakoitzak bere berezitasunak ditu. Gako publikoak giltzarrapo baten antzekoak dira eta gako pribatuak giltzarrapoa irekitzen duen giltzaren antzekoak.
Adibide bat: Mezu sekretua bidaltzea kutxa batean
Demagun zure lagun batek mezu sekretu bat bidali nahi dizula kutxa batean. Lagunari kutxa bat eta giltzarrapo bat eman ahal dizkiozu, baina zuk bakarrik izango duzu giltzarrapoa askatzeko giltza.
Zure lagunak mezua kutxan sartu dezake, giltzarrapoa blokeatu eta zuri bidali posta bidez. Hura jasotzen duzunean, giltzaren bidez desblokeatu ahal izango duzu giltzarrapoa.
Gako publikoek eta gako pribatuek horren antzera funtzionatzen dute. Giltzarrapoaren antzera, gako publikoa edonori eman ahal diozu. Horrela, edozeinek zifratu edo blokeatu ahal izango du, modu seguruan, zuri bidali nahi dizun mezua.
Gako pribatua, berriz, giltzarrapoa deszifratzen edo desblokeatzen uzten duen giltza da. Gako pribatua mezu seguruak deszifratzeko erabiltzen denez, hura ondo gordeta eduki beharko duzu.