Sortu gako sorta berria
Erabili gako sortak erlazionatuta dauden pasahitzak elkartzeko. Gako sorta bat pasahitz batekin babestu daiteke.
Pasahitzen gako sorta berria sortzeko:
Sakatu leihoaren goiko ezkerreko izkinako + botoia.
Hautatu Pasahitzen gako sorta zerrendan.
Aukeratu izen bat zure gako sorta berrirako, eta ondoren, sakatu Gehitu jarraitzeko.
Zure gako sorta pasahitzez babesteko, aukeratu pasahitz bat eta idatzi hura berriro zure aukera baieztatzeko. Utzi bi eremuak hutsik zure gako sorta beti desblokeatuta egon dadin nahi baduzu.
Sakatu Jarraitu aukera gako sortaren sorrera amaitzeko. Gako sorta pasahitz batekin babestu ez bada, hori horrela dela baieztatu beharko duzu.
Gako sorta berria Pasahitzak zerrendan agertuko da.