Esportatu PGP gakoak

Esportatu zure PGP gakoen edukiak eta gorde gako-fitxategietan, zure gakoen babeskopia bat edukitzeko edo zure gako publikoa norbaitekin partekatzeko.

Zure PGP gako publikoa esportatzeko:

  1. Hautatu GnuPG gakoen gako sorta ezkerreko panelean.

  2. Hautatu esportatuko den GPG gako pertsonala zerrendan.

  3. Egin eskuineko klik gakoan eta hautatu Esportatu….

  4. Gakoak ASCII formatuan biltegiratzeko, hautatu PGP gako blindatuak esportazio-leihoaren beheko menuan.

  5. Aukeratu zure gako-fitxategiaren kokalekua, eta ondoren, sakatu Esportatu amaitzeko.

Zure PGP gako pribatuak esportatzeko:

  1. Hautatu GnuPG gakoen gako sorta ezkerreko panelean.

  2. Hautatu esportatuko den GPG gako pertsonala zerrendan.

  3. Egin eskuineko klik hautatutako gakoan eta hautatu Propietateak ▸ Xehetasunak.

  4. Sakatu Esportatu fitxategira botoia.

  5. Hautatu Esportatu gako sekretua.

  6. Aukeratu zure gako-fitxategiaren kokalekua, eta ondoren, sakatu Esportatu amaitzeko.