Bilatu eta ordeztu

GNOMEren testu-editorean erraza da testu-fitxategi handietan testu-zatiak bilatzea. Sarritan, testu-zari horiek ordeztu ere egin behar dira.

Bilatu testua

  • Aktibatu bilaketa-panela Menu nagusia ▸ Bilatu/ordeztu... erabilita edo Ctrl+F bidez.

  • Gehitu bilaketa-terminoa sarrera-eremuan.

  • Bilaketa idatzi ahala gertatzen da. Bilaketa-emaitzetan gora eta behera joateko, erabili eta teklak edo sarreraren alboko botoiak.

  • Enter tekla sakatuta, kurtsorea unean nabarmendutako bilaketa-emaitzara joango da.

  • Esc sakatzen bada, bilaketa-panela eta bilaketaren emaitza baztertuko dira.

Bilaketak egiteko iradokizunak eta trikimailuak

  • Hitz bat azkar bilatzeko, nabarmendu hitz hori eta sakatu Ctrl+F. Hitza automatikoki sartuko da bilaketa-sarreran.

  • Bilaketa fintzeko, gurpil-menuan dauden aukera gehigarriak erabili daitezke.

    • Hitz osoarekin soilik bat etortzea

    • Adierazpen erregularrak erabiltzea bilaketa-termino gisa

    • Bilaketa-terminoaren maiuskulak/minuskulak errespetatzea

Ordeztu testua

  • Aktibatu bilaketa-panela Menu nagusia ▸ Bilatu/ordeztu... erabilita edo Ctrl+H bidez.

  • Menu nagusiaren bidez ireki bada bilaketa-panela, botoia sakatu behar da ordezteko funtionaltasuna aktibatzeko.

  • Gehitu ordeztu nahi den bilaketa-terminoa sarrera-eremuan.

  • Gehitu ordezte-terminoa bigarren sarrera-eremuan.

  • Bilaketa idatzi ahala gertatzen da. Bilaketa-emaitzetan gora eta behera joateko, erabili eta teklak edo sarreraren alboko botoiak.

  • Posible da uneko bilaketa-terminoa soilik ordeztea Ordeztu erabiliz, edo agerraldi guztiak ordeztea Ordeztu denak erabiliz.