Zirriborroen karpeta

GNOMEren testu-editoreak automatikoki gordetzen ditu gorde gabeko fitxategiak. Karpeta hori aplikazioaren datuen direktorioan dago (~/.local/share/gnome-text-editor karpetan edo flatpak karpetan). Normalean ez da beharrezkoa karpeta hori non dagoen ezagutzea, zirriborro-fitxategi guztiak Ireki menuaren bidez atzitu baitaitezke.

GNOMEren testu-editorean zirriborroa zein den identifikatzeko, begiratu 'Zirriborroa' azpititulua agertzen dela uneko dokumentuan. Horrela bada, gorde gabe dago eta zirriborroen karpetan egongo da.