Konfiguratu inprimagailu lokal bat

Zure sistemak inprimagailu mota asko ezagutzen ditu automatikoki, haiek konektatzen direnean. Inprimagailu gehienak USB kable baten bidez konektatzen dira ordenagailura, baina beste batzuk haridun sarearen edo haririk gabeko sarearen bidez konektatzen dira.

Zure inprimagailua sareari konektatuta badago, ez da automatikoki konfiguratuko – Ezarpenak ataleko Inprimagailuak ataletik gehitu beharko dituzu.

  1. Ziurtatu inprimagailua piztuta dagoela.

  2. Konektatu inprimagailua sistemari kable egokia erabiliz. Pantailan ekintzak ikusiko dituzu sistemak inprimagailuak bilatzen dituen bitartean, eta agian autentifikatzea eskatuko dizu haiek instalatzeko.

  3. A message will appear when the system is finished installing the printer. Select Print Test Page to print a test page, or Options to make additional changes in the printer setup.

Inprimagailua ez bada automatikoki konfiguratu, inprimatze-ezarpenetan gehitu dezakezu:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Inprimagailuak idazten.

  2. Egin klik Inprimagailuak aukeran.

  3. Sistemaren arabera, goiko eskuineko izkinan dagoen Desblokeatu botoia sakatu beharko duzu eta zure pasahitza idatzi beharko duzu eskatzen zaizunean.

  4. Sakatu Gehitu inprimagailua… botoia.

  5. Laster-leihoan, hautatu inprimagailu berria eta sakatu Gehitu.

    Inprimagailua ez bada automatikoki aurkitzen, baina sareko bere helbidea ezagutzen baduzu, sartu helbide hori elkarrizketa-koadroren beheko testu-eremuan eta sakatu Gehitu

Inprimgailua ez bada agertzen Gehitu inprimagailua leihoan, agian haren kontrolatzaileak instalatu beharko dituzu.

Inprimagailua instalatu ondoren, ziur aski zure inprimagailu lehenetsia aldatu nahi izango duzu.