Liburuxka bat inprimatzea

Liburuxka bat inprimatu daiteke PDF batetik.

Liburuxka LibreOffice dokumentu batetik inprimatu nahi baduzu, esportatu hura PDF formatura Fitxategia ▸ Esportatu PDF gisa… erabiliz. Dokumentuak 4ren anizkoitza den orrialde kopurua (4, 8, 12, 16…) eduki behar du. Orrialde zuriak gehitu beharko dituzu bestela.

PDF dokumentuko orrialde kopurua ez bada 4 zenbakiaren anizkoitza, orrialde zuriak gehitu beharko zenituzke (1, 2 edo 3) 4ren anizkoitz bihurtzeko. Hori egiteko:

  1. Sortu LibreOffice dokumentu bat beharrezkoak diren orrialde zurien kopuruaekin (1-3).

  2. Esportatu orrialde zuriak PDF batera Fitxategia ▸ Esportatu PDF gisa… erabiliz.

  3. Fusionatu orrialde zuriak zure PDF dokumenturarekin PDF-Shuffler edo PDF Mod erabiliz, orrialde zuriak amaieran kokatuz.

Hautatu erabiliko duzun inprimagailu mota beheko zerrendatik: