Inprimatu liburuxka alde bakarreko inprimagailu batean
Argibide hauek liburuxka bat PDF dokumentu batetik abiatuta inprimatzeko dira.
Liburuxka LibreOffice dokumentu batetik inprimatu nahi baduzu, esportatu hura PDF formatura Fitxategia ▸ Esportatu PDF gisa… erabiliz. Dokumentuak 4ren anizkoitza den orrialde kopurua (4, 8, 12, 16…) eduki behar du. Orrialde zuriak gehitu beharko dituzu bestela.
Inprimatzeko:
Ireki inprimatzeko elkarrizketa-koadroa. Hori normalean menuko Inprimatu aukeraren bidez edo Ctrl+P lasterbidea erabiliz egiten da.
-
Egin klik Propietateak… botoian.
Orientazioa zerrendan, ziurtatu Horizontala dagoela hautatuta.
Egin klik Adoz aukeran inprimatzeko elkarrizketa-koadroan atzera egiteko.
-
Barrutia eta kopiak atalean, aukeratu Orrialdeak.
Idatzi orrialde kopurua honako ordenan (n orrialde kopuru osoa da, 4ren anizkoitza):
n, 1, 2, n-1, n-2, 3, 4, n-3, n-4, 5, 6, n-5, n-6, 7, 8, n-7, n-8, 9, 10, n-9, n-10, 11, 12, n-11…
...orrialde guztiak idatzi arte.
Adibideak:
4 orrialdeko liburuxka: Idatzi 4,1,2,3
8 orrialdeko liburuxka: Idatzi 8,1,2,7,6,3, 4, 5
12 orrialdeko liburuxka: Idatzi 12,1,2,11,10,3,4,9,8,5,6,7
16 orrialdeko liburuxka: Idatzi 16,1,2,15,14,3,4,13,12,5,6,11,10,7,8,9
20 orrialdeko liburuxka: Idatzi 20,1,2,19,18,3,4,17,16,5,6,15,14,7,8,13,12,9,10,11
-
Hautatu Orrialde-diseinua fitxa.
Diseinua atalean, aukeratu Liburuxka.
Orrialdeak atalean, Sartu goitibeherako zerrendan, hautatu Aurrealdeak / eskuineko orrialdeak.
Egin klik Inprimatu aukeran.
Orri guztiak inprimatu ondoren, irauli orriak eta kokatu berriro inprimagailuan.
Ireki inprimatzeko elkarrizketa-koadroa. Hori normalean menuko Inprimatu aukeraren bidez edo Ctrl+P lasterbidea erabiliz egiten da.
-
Hautatu Orrialde-diseinua fitxa.
Orrialdeak atalean, Sartu goitibeherako zerrendan, hautatu Atzealdeak / ezkerreko orrialdeak.
Egin klik Inprimatu aukeran.