Inprimatu liburuxka bi aldeko inprimagailu batean

Tolestutako liburuxka bat sortzeko, dokumentuaren orrialdeak ordena jakin batean inprimatuz eta inprimatze-aukera batzuk moldatuz egin daiteke.

Argibide hauek liburuxka bat PDF dokumentu batetik abiatuta inprimatzeko dira.

Liburuxka LibreOffice dokumentu batetik inprimatu nahi baduzu, esportatu hura PDF formatura Fitxategia ▸ Esportatu PDF gisa… erabiliz. Dokumentuak 4ren anizkoitza den orrialde kopurua (4, 8, 12, 16…) eduki behar du. Orrialde zuriak gehitu beharko dituzu bestela.

Liburuxka bat inprimatzeko:

  1. Ireki inprimatzeko elkarrizketa-koadroa. Hori normalean menuko Inprimatu aukeraren bidez edo Ctrl+P lasterbidea erabiliz egiten da.

  2. Egin klik Propietateak… botoian.

    Orientazioa zerrendan, ziurtatu Horizontala dagoela hautatuta.

    Bikoitza izeneko goitibeherako zerrendan, hautatu Ertz laburra.

    Egin klik Adoz aukeran inprimatzeko elkarrizketa-koadroan atzera egiteko.

  3. Barrutia eta kopiak atalean, aukeratu Orrialdeak.

  4. Idatzi orrialde kopurua honako ordenan (n orrialde kopuru osoa da, 4ren anizkoitza):

    n, 1, 2, n-1, n-2, 3, 4, n-3, n-4, 5, 6, n-5, n-6, 7, 8, n-7, n-8, 9, 10, n-9, n-10, 11, 12, n-11…

    Adibideak:

    • 4 orrialdeko liburuxka: Idatzi 4,1,2,3

    • 8 orrialdeko liburuxka: Idatzi 8,1,2,7,6,3, 4, 5

    • 20 orrialdeko liburuxka: Idatzi 20,1,2,19,18,3,4,17,16,5,6,15,14,7,8,13,12,9,10,11

  5. Hautatu Orrialde-diseinua fitxa.

    Diseinua atalean, aukeratu Liburuxka.

    Orrialdeak atalean, Sartu goitibeherako zerrendan, hautatu Orrialde guztiak.

  6. Egin klik Inprimatu aukeran.