Konektatu haririk gabeko konexio ezkutu batekin
Posible da haririk gabeko sare bat "ezkutatzea". Ezkutuko sareak ez dira ezarpenen Sarea ataleko zerrendan agertuko. Ezkutuko sare batekin konektatzeko:
Ireki goiko barrako eskuin aldeko sistema-menua.
Hautatu Wifia botoiaren gezia. Menuko wifi-atala hedatu egingo da.
Egin klik Sare guztiak aukeran.
Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta hautatu Konektatu ezkutuko sarearekin....
Agertuko den leihoan, hautatu aurretik konektatu zaren ezkutuko sare bat Konexioa zerrendan, edo Berria sare berri batekin konektatzeko.
Konexio berria sortzeko, idatzi sarearen izena eta aukeratu goitibeherako Wifiaren segurtasuna zerrendan zein segurtasun mota izango duzun haririk gabeko babesteko.
Sartu pasahitza edo segurtasuneko beste xehetasun batzuk.
Egin klik Konektatu aukeran.
You may have to check the settings of the wireless access point or router to see what the network name is. If you don’t have the network name (SSID), you can use the BSSID (Basic Service Set Identifier, the access point’s MAC address), which looks something like 02:00:01:02:03:04 and can usually be found on the underside of the access point.
Haririk gabeko sarbide-puntuaren segurtasun-ezarpenak ere begiratu beharko dituzu. Begiratu WEP eta WPA moduko hitzak.
Pentsatu dezakezu zure haririk gabeko sarea ezkutatzen baduzu horrek segurtasuna hobetuko duela, horrela sarea ezagutzen ez duen jendeak zailako izango duelako hura detektatzea. Praktikan, hori ez da horrela: sarea pixka bat zailago aurkituko du jendeak, baina hala ere detektatu egin daiteke.