Ez dut nire haririk gabeko sarea ikusten zerrendan

Hainbat arrazoi daude haririk gabeko sarea sistema-menuaren sare erabilgarrien zerrendan ez ikusteko.

  • Zerrendan ez bada sarerik agertzen, zure haririk gabeko hardware desaktibatuta dagoelako izan daiteke, edo agian ez dabil ondo. Ziurtatu hardwarea piztuta dagoela.

  • Saretik urrutiegi egon zaitezke. Saiatu sarera hurbiltzen eta begiratu ea zerrendan agertzen den.

  • Denbora behar da haririk gabeko sareen zerrenda eguneratzeko. Ordenagailua piztu berri baduzu edo beste kokaleku batera eraman baduzu, itxaron minutu bat eta egiaztatu berriro sarea zerrendan agertu den ala ez.

  • Sarea ezkutukoa izan daiteke. Beste modu batean konektatu beharko duzu ezkutuko sare bat bada.