Haririk gabeko sareen arazoak konpontzea
Hau urratsez urratseko gida bat da haririk gabekoen arazoak identifikatu eta konpontzeko. Ezin baduzu haririk gabeko sare batekin konektatu, saiatu hemengo argibideak jarraituz.
Honako urratsak jarraituko ditugu zure ordenagailua internetekin konektatzeko:
Hasierako egiaztatzea
Hardwareari buruzko informazioa eskuratzea
Hardwarea egiaztatzea
Haririk gabeko bideratzailearekin konexioa sortzen saiatzea
Zure modema eta bideratzailea ongi daudela egiaztatzea
Hasteko, egin klik orriaren goian eskuinean dagoen Hurrengoa estekan. Esteka hori eta hurrengoak jarraituz, gida urratsez urrats beteko duzu.
Komando-lerroa erabiltzea
Gida honetako zenbait argibidetan komando-lerroan (terminalean) zerbai idaztea eskatuko zaizu. Terminala aplkazioa Jarduerak ikuspegian aurkituko duzu.
Ez badakizu komando-lerroa erabiltzen, ez kezkatu, gida honek urratsez urrats gidatuko zaitu. Gogoratu behar duzun gauza bakarra da komandoetan maiuskulak eta minuskulak bereizten direla, eta beraz, komandoak hemen agertzen diren moduan idatzi behar direla, eta Enter tekla sakatu behar duzula, komando bat sartu ondoren, hura exekutatzeko.