Berreskuratu fitxategi bat zakarrontzitik

Fitxategi bat fitxategi-kudeatzailearekin ezabatu baduzu, hura Zakarrontzian kokatuko da eta handik leheneratu egin daiteke.

Fitxategi bat zakarrontzitik berreskuratzeko:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Fitxategiak idazten.

  2. Egin klik Fitxategiak aplikazioan fitxategi-kudeatzailea irekitzeko.

  3. Egin klik alboko barrako Zakarrontzia ikonoan. Ez baduzu alboko barra ikusten, sakatu Erakutsi alboko barra botoia, leihoaren goiko ezkerreko izkinan dago.

  4. Ezabatutako fitxategia hor badago, egin eskuineko klik gainean eta hautatu Berreskuratu zakarrontzitik. Fitxategia zein karpetatan zegoen, hara itzuliko da.

Fitxategia ezabatzeko Shift+Del erabili baduzu edo komando-lerroa erabili baduzu, fitxategia betiko ezabatu da.. Betiko ezabatu diren fitxategiak ezin dira berreskuratu Zakarrontzitik.

Zenbait berreskuratze-tresna gai dira betiko ezabatu diren fitxategiak batzuetan berreskuratzeko.Tresna horiek oro har ez dira oso erabilerrazak. Nahi gabe fitxategi bat betiko ezabatu baduzu, agian hobe da laguntza-gune batera bazoaz aholku eske, ea hura berreskuratu dezaketen.