Ireki aplikazioak gailuak edo diskoak txertatzean

Gailu bat edo disko edo multimedia bat txertatzean aplikazio bat abiarazi dadin konfiguratu dezakezu. Adibidez, argaki-antolatzaile bat ireki dezakezu kamera digital bat txertatzen duzunean. Aukera hori desaktibatu egin daiteke zerbait txertatzean ez baduzu nahi ezer gertatu dadin.

Gailu bat konektatzean zein aplikazio abiaraziko den erabakitzeko:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Euskarri aldagarriak idazten.

  2. Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Aplikazioak. Horrek Aplikazioak panela irekiko du.

  3. Hautatu Aplikazio lehenetsiak panela irekitzeko.

  4. Euskarri aldagarriak atalean, aktibatu Multimedien abiarazte automatikoa.

  5. Aurkitu aldatu nahi duzun gailua edo multimedia mota eta aukeratu mota horretarako aplikazio edo ekintza bat. Begiratu behean gailuen eta multimedien mota desberdinak ezagutzeko.

    Aplikazio bat abiarazi ordez, gailua fitxategi-kudeatzailean agertu dadin ezarri dezakezu Ireki karpeta aukeraren bidez. Hori gertatzen denean, zer egin nahi duzun galdetuko dizu sistemak edo ez da ezer gertatuko.

  6. Zerrendan ez baduzu ikusten aldatu nahi duzun gailua edo euskarria (adibidez memoria-makila edo liburu elektronikoen irakurlea), egin klik Bestelako euskarriak aukeran gailuen zerrenda xeheagoa ikusteko. Hautatu gailu edo euskarri mota goitibeherako Mota menuan eta aplikazioa edo ekintza goitibeherako Ekintza menuan.

Ez baduzu nahi aplikazioak automatikoki ireki daitezen zerbait konektatzen duzunean, desaktibatu Multimedien abiarazte automatikoa aukera.

Gailuen eta euskarrien motak

Audio-diskoak

Aukeratu zure musika-aplikaziorik gogokoenak edo CD audioak erauzteko aplikazioak audioko CDak maneiatu ditzan. Audioko DVDak (DVD-A) erabiltzen badituzu, hautatu nola ireki Beste euskarri batzuk atalean. Audio-disko bat fitxategi-kudeatzailearekin irekitzen baduzu, pistak WAV fitxategi gisa agertuko dira eta horiek audioak erreproduzitzeko edozein aplikaziorekin erreproduzitu daitezke.

Bideo-diskoak

Aukeratu gogokoen duzun aplikazioa DVD formatuko bideoak erabiltzeko. Erabili Beste euskarri batzuk botoia Blu-ray, HD DVD, bideo CD (VCD) eta superbideo CD (SVCD) euskarrietarako aplikazio bat ezartzeko. DVDek edo beste bideo-disko batzuek ez badute ongi funtzionatzen haiek txertatzean, begiratu Zergatik ez dira DVDak erreproduzitzen?.

Disko hutsak

Erabili Beste euskarri batzuk botoia diskoak idazteko aplikazio bat hautatzeko. Horrekin CDak, DVDak, Blu-ray diskoak eta HD DVDak idatzi daitezke.

Kamerak eta argazkiak

Erabili Argazkiak goitibeherakoa argazkiak kudeatzeko aplikazio bat hautatzeko. Kamera digital bat entxufatzen duzunean exekutatuko da, edo CF, SD, MMC edo MS txartel bat txertatzean. Bestela, arakatu argazkiak fitxategi-kudeatzailea erabiliz.

Beste euskarri batzuk atalean, Kodak picture CDak irekitzeko aplikazio bat hautatu dezakezu. Mota horretako CDak argazki-dendetan egiten dira. Datuen CD normalak dira, baina JPEG irudiak Pictures izeneko karpeta batean dituzte.

Musika-erreproduzigailuak

Aukeratu zure musika-erreproduzigailuan zure musika-liburutegia kudeatzeko aplikazio bat edo kudeatu fitxategiak zure kabuz fitxategi-kudeatzailearen bidez.

Liburu elektronikoen irakurleak

Erabili Beste euskarri batzuk botoia zure e-book irakurgailuan dituzun liburuak kudeatzeko aplikazio bat hautatzeko, edo kudeatu fitxategiak zure kabuz fitxategi-kudeatzailea erabiliz.

Softwarea

Disko eta unitate aldagarri batzuek unitatea txertatzean automatikoki exekutatu behar den softwarea dute. Erabili Softwarea option to control what to do when media with autorun software is inserted. You will always be prompted for a confirmation before software is run.aukera horrelakoa detektatzen denean zer egin behar den kontrolatzeko. Sistemak beti berresteko eskatuko dizu softwarea exekutatu baino lehen.

Inoiz ez exekutatu fidagarriak ez diren euskarrietako softwarea.