Nire kolore-profila desegokia dela esango didan jakinarapen bat jaso al dezaket?
Denbora-tarte bat igaro ondoren zure gailuak berriro kalibratzeko oroigarria jaso dezakezu. Zoritxarrez, ez da posible, berriro kalibratu gabe, gailu-profil bat zehatza den ala ez; beraz, hobe da gailuak maiz kalibratzea.
Zenbait konpainiak profilen kalibrazioaren iraungitze-politika zorrotzak dituzte, zehatzak ez diren kolore-profilek desberdintasun handiak sortu baititzakete amaierako produktuan.
Denbora-mugen politika ezartzen baduzu eta profil bat politika hori baino zaharragoa bada, abisuzko triangelu gorri bat erakutsiko da profilaren alboko Kolorea panelean. Abisuzko jakinarazpen bat ere erakutsiko da ordenagailuan saioa hasten duzun bakoitzean.
Pantailen eta inprimagailuen politikak ezartzeko, zehaztu profilaren gehieneko adina egunetan:
$ gsettings set org.gnome.settings-daemon.plugins.color recalibrate-printer-threshold 180
$ gsettings set org.gnome.settings-daemon.plugins.color recalibrate-display-threshold 90