Nola kalibratu eskanerra?
Zure eskanerrak koloreak zehaztasunez ordezkatu ditzan nahi baduzu, kalibratu egin beharko zenuke.
Ziurtatu eskanerra ordenagailuarekin konektatuta dagoela kable bidez edo sarearen bidez.
Eskaneatu zure kalibrazio-helburua eta gorde konprimatu gabeko TIFF fitxategi gisa.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Ezarpenak idazten.
Egin klik Ezarpenak aukeran.
Egin klik alboko barrako Kolorea aukeran panela irekitzeko.
Hautatu eskanerra.
Sakatu Kalibratu... kalibrazioari ekiteko.
Eskaner-gailuak oso egonkorrak dira denborarekin eta tenperaturarekin, eta beraz, normalean ez dira berriro kalibratu behar.