Nola kalibratu kamera?
Kamera-gailuak kalibratzeko, helburu baten argazki bat egiten da argiztatze-baldintza egokietan. RAW fitxategia TIFF fitxategi bihurtuz, hura kamera-gailua Kolorea panelean kalibratzeko erabili daiteke.
TIFF fitxategia moztu beharko duzu helburua soilik ikusi dadin. Ziurtatu ertz zuri edo beltzak oraindik ikusgai daudela. Kalibrazioak ez du funtzionatuko irudia buruz behera badago edo oso distortsionatuta badago.
Sortu duzun profila argazkia egiteko erabili dituzun argiztatze-baldintzetarako soilik izango da baliagarria.Horrek esan nahi du profil bat baino gehiago sortu beharko duzula, adibidez estudiorako, eguzki-argi distiratsurako edo egun hodeitsurako.