Egin zure fitxategi garrantzitsuenen babeskopia
Zure fitxategien babeskopia egiteak esan nahi du haien kopia bat egingo duzula haiek salbu edukitzeko. Jatorrizko fitxategiak galtzen badira edo hondatzen badira izango zaizu erabilgarri babeskopia. Kopiak beste gailu batean egin beharko lirateke, ez jatorrizko fitxategiak dauden gailuan. Adibidez, USB unitate bat, kanpoko disko gogor bat, CD/DVD bat edo tokiz kanpoko zerbitzu bat erabili dezkezu.
Babeskopien fitxategia egiteko modurik onena aldizka egitea da, kopiak beste leku fisiko batean gordez eta (ahal bada) zifratuta.