Non biltegiratu zure babeskopia

Zure fitxategien babeskopiak ordengailutik kanpo dagoen tokiren batean gorde beharko zenituzke, adibidez kanpko disko gogor batean. Horrela, ordenagailua apurtzen bada, galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, babeskopia salbu edukiko duzu. Segurtasun handiena erdiesteko, ez zenuke babeskopia ordenagailua dagoen eraikin berean eduki beharko. Sute bat badago, edo lapurreta bat, datuen kopia guztiak galdu zenitzake.

Garrantzitsua da babeskopiarako euskarri egoki bat aukeratzea. Fitxategi guztiak gordetzeko nahiko kapazitate duen gailu batean gorde behar dituzu babeskopiak.

Biltegiratze-aukera lokalak eta urrunekoak

  • USB memoria (edukiera txikia)

  • Barneko disko gogorra (edukiera handia)

  • Kanpoko disko gogorra (edukiera handia gehienetan)

  • Sare bidez konektatutako gailua (edukiera handia)

  • Fitxategien/babeskopien zerbitzaria (edukiera handia)

  • CD edo DVD idazgarriak (edukiera txikia/ertaina)

  • Lineako babeskopia-zerbitzua (adibidez Amazon S3, kapazitatea prezioaren araberakoa da)

Aukera horietak batzuk nahiko kapazitate dute zure sistemako fitxategi guztien babeskopia egiteko, alegia, sistemaren babeskopia osoa egiteko.