Zeren babeskopia egin
Zure lehentasuna izan behar da fitxategirik garrantzitsuenen babeskopia egitea, bai eta berriro sortzeko zailak direnak ere. Adibidez, garrantzitsuenetik garrantzi gutxiago dutenetara sailkatuta:
- Zure fitxategi pertsonalak
Dokumentuak, kalkulu-orriak, posta elektronikoko mezuak, egutegiko hitzorduak, finantza-datuak, familiako argazkiak eta ordezkaezinak diren beste fitxategi pertsonal batzuk izan daitezke.
- Zure ezarpen pertsonalak
Multzo honetan daude mahaigainaren koloreetan, atzeko planoetan, pantailaren bereizmenean eta saguaren ezarpenetan egin dituzun aldaketak. Sartu multzo honetan, baita ere, LibreOffice eta antzeko aplikazioen hobespenak, zure musika-erreproduzigailua eta posta elektronikoko zure programa. Horiek ordezkatu egin daitezke, baina denboratxo bat beharko zenuke berriro behar den moduan jartzeko.
- Sistema-ezarpenak
Jende askok ez ditu inoiz aldatzen instalazioan zehar sortzen diren ezarpenak. Zure sistema-ezarpenak pertsonalizatzen badituzu, edo zure ordenagailua zerbitzaritzat baduzu, interesgarria izan dakizuke ezarpen horien babeskopia egitea.
- Instalatutako softwarea
Erabiltzen duzun softwarea erraz eta azkar berrinstalatu daiteke ordenagailuan arazo bat badago.
Oro har, ordezkatu ezin daitezkeen edo ordezkatzeko lan asko behar duten fitxategiak gordetzen dira babeskopian. Fitxategiak ordezkatzeko errazak badira, beharbada ez du merezi diskoko espazioa erabiltzeak haien babeskopia egiteko.