Gehitu kontu bat
Kontu bat gehituta, zure lineako kontuak zure mahaigainarekin lotu ahal izango dituzu. Horrela, zure posta elektronikoko programa, egutegia eta antzeko beste aplikazio batzuk konfiguratu ahal izango ditu sistemak.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Lineako kontuak idazten.
Sakatu Lineako kontuak panela irekitzeko.
Hautatu kontu bat zerrendatik.
Hautatu gehituko den kontu mota.
Elkarrizketa-koadro bat irekiko da zure lineako kontuen kredentzialak sartu ditzazun edo, bestela, kontuan saioa hasteko web-nabigatzaile bat irekitzen duen botoi bat agertuko da. Adibidez, Google kontu bat konfiguratzen ari bazara, egin klik Hasi saioa… aukeran eta sartu zure posta elektronikoko helbidea eta pasahitza.
Zure kredentzialak zuzen sartu badituzu, GNOMEk eskatuko dizu zure lineako kontura sartu nahi duela. Eman baimena aurrera jarraitzeko.
Kontu-hornitzaile batek eskaintzen dituen zerbitzu guztiak gaituta daude lehenespenez. Aktibatu eta desaktibatu zerbitzuak banaka, nahi baduzu.
Kontuak gehitu ondoren, aplikazioek kontu horiek erabili ditzakete baimena eman duzun zerbitzuetarako. Ikus Kontrolatu kontu bat lineako zein zerbitzutara sartu daitekeen zein zerbitzuetarako baimena eman nahi duzun kontrolatzen ikasteko.
Lineako zerbitzu-hornitzaile askok autorizazio-tokena ematen dute GNOMEk gorde dezan, zure pasahitza gorde ordez. Kontu bat kentzen baduzu, ziurtagiri hori ere errebokatu beharko duzu lineako zerbitzuak. Ikusi Kendu kontu bat informazio gehiagorako.