Aktibatu errebote-teklak
Aktibatu errebote-teklak azkar errepikatzen diren tekla-sakatzeei ez ikusiarena egiteko. Adibidez, eskuetan dardara baduzu eta horregatik tekla bakoitza behin baino gehiagotan sakatzen baduzu nahi gabe, aktibatu errebote-teklak.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Erabilerraztasuna idazten.
Sakatu Erabilerraztasuna panela irekitzeko.
Hautatu Idaztea atala hura irekitzeko.
Idazketaren laguntzailea atalean, aktibatu Errebote-teklak.
Azkar aktibatu eta desaktibatu errebote-teklak
Errebote-teklak aktibatu eta desaktibatzeko, egin klik goiko barrako erabilerraztasun-ikonoan eta hautatu Errebote-teklak. Erabilerraztasun-ikonoa ikusgai egongo da Erabilerraztasun paneleko aukera bat edo gehiago aktibatu badira.
Erabili Onarpenaren atzerapena graduatzailea errebote-teklek, tekla bat lehen aldiz sakatu ondoren beste tekla-sakatze bat erregistratzeko zenbat denbora itxarongo duten aldatzeko. Hautatu Jo soinua tekla bat ezesten denean ordenagailuak tekla-sakatze bati ezikusiarena egiten dionean soinu bat egin dezan nahi baduzu.