Gehitu beste hiri baten ordularia

Gehitu hiri bat zure munduko ordulariei, hiri horretan zein ordu den jakiteko. Hirietako egunsentiko eta ilunabarreko orduak ere jakin ahal izango dituzu.

  1. Sakatu Mundua botoia.

  2. Sakatu + botoia edo Ctrl+N beste hiri bat gehitzeko.

  3. Hasi hiriaren izena idazten bilaketan.

  4. Hautatu zerrendan hiri zuzena edo hurbilen dagoen kokalekua.

  5. Sakatu Gehitu hiriaren gehikuntza amaitzeko.

Hiria zerrendan ikusten ez baduzu, agian ez dago erabilgarri momentu horretan. Horren ordez, hurbilen dagoen hiri handiena edo herrialdearen hiriburua gehitzen saiatu zaitezke.

Zure uneko kokalekuaren ordularia automatikoki gehitukoda munduko ordularien zerrendan internetera konektatuta bazaude. Ez da erakutsiko internetetik deskonektatzen bazara eta automatikoki eguneratuko da ordenagailula beste hiri batera eramaten bada.