Neurtu zure denborarik onenak
Erabili kronometroa zeregin baten atalak osatzeko behar den denbora neurtzeko, eta aldi berean zeregin osoa amaitzeko behar den denbora jakiteko. Sarritan atletek erabiltzen dute itzuli bakoitza egiteko behar izan duten denbora eta distantzia osoa egiteko behar izan dutena ezagutzeko. Itzuli bakoitza neurtuta, itzulien artean zein abiadura-desberdintasun izan duten ezagutu dezakete.
Sakatu Kronometroa botoia.
Sakatu Hasi kronometroa abiarazteko.
-
Zereginaren ataletako bat amaitu ondoren:
Sakatu Itzulia lehen atalaren amaiera eta hurrengoaren hasiera erregistratzeko.
Sakatu Pausatu kronometroa pausatzeko eta Berrekin zereginaren denbora berriro kontrolatzeko prest zaudenean.
Kronometroa pausatuta dagoenean hura berrezartzeko, erabili Garbitu botoia.
Itzuli bakoitzeko denborak eta denbora osoa galdu egingo dira kronometroa berrezartzen bada edo Ordulariak berrabiarazten denean.