Dokumentu-elikadura automatikoa erabiltzea

Zure eskanerrak dokumentuen elikagailu automatikoa (ADF) badu, elikagailuko orri guztiak eskaneatu ditzakezu honako metodoetako bat erabilita:

Erabili laster-tekla bat

  1. Sakatu Ctrl+F

Erabili tresna-barra

  1. Egin klik Eskaneatu botoiaren eskuinean dagoen gezian.

  2. Hautatu Elikagailuko orri guztiak.

Modu lehenetsiak orri bateko bi aldeak eskaneatuko dira eskanerrak gaitasun hori badu. Orrialde bakarra eskaneatzeko:

  1. Sakatu goiko eskuineko izkinan dagoen menu-botoia eta hautatu Hobespenak.

  2. Hautatu Eskaneatzea.

  3. Aldatu Eskaneatu aldeak balioa.

  4. Itxi elkarrizketa-koadroa