Eskaneatzearen bereizmena ezartzea

Testua motako dokumentuen bereizmen lehenetsia 150 dpi-koa (puntuak hazbeteko) da eta Irudia motako dokumentuena 300 dpi-koa da. Ezarpen horiek aldatzeko:

  1. Sakatu goiko eskuineko izkinan dagoen menu-botoia eta hautatu Hobespenak.

  2. Hautatu Kalitatea.

  3. Aldatu Testu-bereizeman edo Irudi-bereizmenabalioa.

  4. Itxi elkarrizketa-koadroa

Bi dokumentu motetarako (testuetarako eta irudietarako) erabilgarri dauden eskaneatze-bereizemenak berdinak dira eta hurrengo taulan zerrendatu dira:

Testu-bereizmena

Irudi-bereizmena

75 dpi (zirriborroa)

75 dpi (zirriborroa)

150 dpi (lehenetsia)

150 dpi

300 dpi

300 dpi (lehenetsia)

600 dpi

600 dpi

1200 dpi (bereizmen altua)

1200 dpi (bereizmen altua)

2400 dpi

2400 dpi

Testua motako dokumentuak zuri-beltzean eskanetazen dira beti, eta Irudia motakoak kolorean beti, edozein bereizmenetan.