Bilatu eta ordeztu
GNOMEren testu-editorean erraza da testu-fitxategi handietan testu-zatiak bilatzea. Sarritan, testu-zari horiek ordeztu ere egin behar dira.
Bilatu testua
Aktibatu bilaketa-panela Menu nagusia ▸ Bilatu/ordeztu... erabilita edo Ctrl+F bidez.
Gehitu bilaketa-terminoa sarrera-eremuan.
Bilaketa idatzi ahala gertatzen da. Bilaketa-emaitzetan gora eta behera joateko, erabili ↑ eta ↓ teklak edo sarreraren alboko botoiak.
Enter tekla sakatuta, kurtsorea unean nabarmendutako bilaketa-emaitzara joango da.
Esc sakatzen bada, bilaketa-panela eta bilaketaren emaitza baztertuko dira.
Bilaketak egiteko iradokizunak eta trikimailuak
Hitz bat azkar bilatzeko, nabarmendu hitz hori eta sakatu Ctrl+F. Hitza automatikoki sartuko da bilaketa-sarreran.
-
Bilaketa fintzeko, gurpil-menuan dauden aukera gehigarriak erabili daitezke.
Hitz osoarekin soilik bat etortzea
Adierazpen erregularrak erabiltzea bilaketa-termino gisa
Bilaketa-terminoaren maiuskulak/minuskulak errespetatzea
Ordeztu testua
Aktibatu bilaketa-panela Menu nagusia ▸ Bilatu/ordeztu... erabilita edo Ctrl+H bidez.
Menu nagusiaren bidez ireki bada bilaketa-panela, botoia sakatu behar da ordezteko funtionaltasuna aktibatzeko.
Gehitu ordeztu nahi den bilaketa-terminoa sarrera-eremuan.
Gehitu ordezte-terminoa bigarren sarrera-eremuan.
Bilaketa idatzi ahala gertatzen da. Bilaketa-emaitzetan gora eta behera joateko, erabili ↑ eta ↓ teklak edo sarreraren alboko botoiak.
Posible da uneko bilaketa-terminoa soilik ordeztea Ordeztu erabiliz, edo agerraldi guztiak ordeztea Ordeztu denak erabiliz.