Aldaketak desegitea, berregitea edo baztertzea

GNOMEren testu-editoreak automatikoki gordetzen du fitxategi bat editatzean egindako aldaketa guztien aztarna. Aldaketak desegin eta berregin daitezke fitxategi bat editatzean, akatsak konpondu ahal izateko.

Fitxategi baten aldaketen aztarnak galdu egingo dira hura ixten denean edo aldaketak baztertzen direnean.

Aldaketa bat desegitea edo berregitea

Ctrl+Z sakatzen bada, fitxategi bati egindako azken aldaketa desegingo da. Lasterbide hori behin eta berriro erabiltzen bada, aldaketak banan-banan desegingo dira jatorrizko egoerara itzuli arte.

Ctrl+Shift+Z sakatzen bada, fitxategi batean egindako azken desegitea berregingo da. Lasterbide hori behin eta berriro erabiltzen bada, desegindako aldaketak banan-banan berregingo dira jatorrizko egoerara itzuli arte.

Aurreko edizio-eragiketa desegin edo berregin bada soilik berregin daitezke aldaketak. Adibidez, fitxategi batean testua idazten bada aldaketa bat desegin ondoren, orduan ezin izango da desegindako aldaketa hori berregin.

Azken aldiz gorde zenetik egindako aldaketak baztertzea

Menu nagusia ▸ Baztertu aldaketak aukerak betiko baztertuko ditu fitxategi batean hura gorde ondoren egindako aldaketa guztiak.