Trigonometria

Eragiketa trigonometrikoak gauzatzeko, erabili sin, cos eta tan funtzioak.

sin 45

Erabilitako angelu-unitateak aldatzeko, jarraitu honako metodoetako bat:

  • Sakatu goiko eskuineko izkinan dagoen menu-botoia eta hautatu Hobespenak

  • Modu aurreratuan Rad/Grad/Deg aldatze-botoia erabili daiteke unitateak aldatzeko

Trigonometria-botoiak agerian gera daitezen, erabili modu aurreratua.

Funtzio hiperbolikoak erabiltzeko, gehitu "h" funtzioaren amaieran.

sinh 0.34

Alderantzizko funtzioak sartzeko, erabili alderantzizkoaren ikurra ⁻¹ (Ctrl+I) edo funtzioaren "a" forma. Hurrengo bi ekuazioak baliokideak dira.

sin⁻¹ 0.5

asin 0.5

Teklatuaren bidez π sartzeko, erabili Ctrl+P.