Goi-indizeak eta azpiindizeak

Zenbait ekuaziotan zenbakiak goi-indize edo azpiindize gisa sartu behar dira, adibidez:

x³+2x²−5

Zenbakiak goi-indize edo azpiindize modura sartzeko saguarekin, hautatu zenbaki-modua ↑n eta ↓n botoiak erabiliz (modu guztietan daude erabilgarri, teklatu-moduan eta bihurketa-moduan salbu). Modu horietako bat aktibo dagoenean, zenbaki-botoiak sakatzen badira zenbakiak goi-indize edo azpiindize gisa sartuko dira. Zenbaki normalen modura itzultzeko, egin klik zenbaki aktiboaren botoian.

Zenbakiak goi-indize gisa sartzeko, erabili Ctrl+zenbakia, azpiindize gisa sartzeko erabili Alt+zenbakia.

Zenbaki-modua normalera itzultzen da zenbakia ez den hurrengo karakterea, adibidez "+" edo "-", sartzen denean.