Funtzioak

Funtzioak erabiltzeko, txertatu funtzioaren izena eta ondoren bere argumentuak. Kalkulagailuak erabiltzaileak definitutako funtzioak ere onartzen ditu. Argumentua ez bada zenbaki bat edo aldagai bakar bat, orduan idatzi argumentu bakoitza puntu eta komaz bereizita eta erabili parentesiak argumentuen zerrendaren inguruan.

sin 30

abs (5−9)

fun (9;10)

Funtzio berria gehitzeko, idatzi funtzioa behean adierazten den moduan. Funtzio-izen batek eta bere argumentuek maiuskulak, minuskulak eta azpimarrak soilik eduki ditzakete. Funtzioaren deskribapena @ ikurraren ondoren dagoen zatia da, eta aukerakoa da.

InteresSinplea (printzipala; tasa; denbora) = printzipala * tasa * denbora @ Interes sinplearen formula

Funtzioak gehitu eta txertatzeko beste modu bat f(x) botoia erabiltzea da.

Egin klik f(x) aukeran. Idatzi funtzioaren izena koadroan, aukeratu argumentu kopurua eta egin klik alboko plus ikurrean. Kalkulagailuaren pantailan, idatzi funtzioaren adierazpena eta sakatu Enter.

Egin klik f(x) aukeran. Aukeratu funtzioa eta egin klik gainean.

Hurrengo funtzioak definitu dira.

Trigonometria

sin

Sinua

cos

Kosinua

tan

Tangentea

sin⁻¹ / asin

Alderantzizko sinua

cos⁻¹ / acos

Alderantzizko kosinua

tan⁻¹ / atan

Alderantzizko tangentea

sinh

Sinu hiperbolikoa

cosh

Kosinu hiperbolikoa

tanh

Tangente hiperbolikoa

sinh⁻¹ / asinh

Alderantzizko sinu hiperbolikoa

cosh⁻¹ / acosh

Alderantzizko kosinu hiperbolikoa

tanh⁻¹ / atanh

Alderantzizko tangente hiperbolikoa

Konplexua

conj

Konjugatu konplexua

arg

Argumentu konplexua

re

Zati erreala

im

Zati irudikaria

Programazioa

twos

Biren osagarria

bswap

Trukatu endian balioa

mod

Moduluaren zatiketa

modexp

Berreketa modularra

Biribiltzea

round

Biribiltzea

floor

Zorua

ceil

Sabaia

int

Osoko zatia

frac

Zati frakzionala

Estatistikak

sum

Batuketa

sumsq

Erro karratuen batuketa

average

Batez bestekoa

median

Mediana

min

Balio minimoa

max

Balio maximoa

stdev

Laginaren desbideratze estandarra

stdevp

Populazioaren desbideratze estandarra

var

Laginaren bariantza

varp

Populazioaren bariantza

Bestelakoak

log

Logaritmoa

ln

Logaritmo naturala

sqrt

Erro karratua

abs

Balio absolutua

sgn

Ikurra

ncr

Konbinazioa

npr

Permutazioa

gcd

Zatitzaile komun handiena

lcm

Multiplo komun txikiena

cmp

Konparazioa (Kronecker Delta)