Bit mailako eragiketak

Bit mailako eragiketak kalkulatzeko, erabili honako eragileak.

Eragiketa batzuen emaitza hitz-tamainaren araberakoa izango da. Hitz-tamaina ezartzeko, sakatu leihoaren goiko eskuineko menu-botoia eta hautatu Hobespenak.

Hurrengo ikurretarako eta hitz-tamaina ezartzeko botoiak programazio-moduan daude ikusgai.

Bit mailako konjuntzioa kalkulatzeko, erabili ∧ edo AND eragileak.

010011₂ ∧ 110101₂

010011₂ AND 110101₂

Bit mailako disjuntzioa kalkulatzeko, erabili ∨ edo OR eragileak.

010011₂ ∨ 110101₂

010011₂ OR 110101₂

Bit mailako disjuntzio esklusiboa kalkulatzeko, erabili ⊻, ⊕ edo XOR eragileak.

010011₂ ⊻ 110101₂

010011₂ XOR 110101₂

Bit mailako ukapena kalkulatzeko ezarritako hitz-tamainarako, erabili ¬, ~ edo NOT eragileak.

¬ 010011₂

NOT 010011₂

Bit mailako aurkako konjuntzioa kalkulatzeko ezarritako hitz-tamainarako, erabili ⊼ edo NAND eragileak.

010011₂ ⊼ 110101₂

010011₂ NAND 110101₂

Bit mailako ez disjuntzioa kalkulatzeko ezarritako hitz-tamainarako, erabili ⊽ edo NOR eragileak.

010011₂ ⊽ 110101₂

010011₂ NOR 110101₂

Bit mailako inplikazio bikoitza kalkulatzeko ezarritako hitz-tamainarako, erabili ⊙, XNOR edo NXOR eragileak.

010011₂ ⊙ 110101₂

010011₂ XNOR 110101₂