Konfiguratu erabiltzaile baten saio lehenetsia
Saio lehenetsia AccountsService deritzon aplikazio batetik erauzten da. AccountsService aplikazioak /var/lib/AccountsService/users/ direktorioan gordetzen du informazioa.
GNOME 2 bertsioan, erabiltzailearen direktorio nagusiko .dmrc fitxategia erabiltzen da saio lehenetsiak sortzeko. .dmrc fitxategi hori ez da jadanik erabiltzen.
Zehaztu erabiltzaile baten saio lehenetsia
Ziurtatu gnome-session-xsession paketea sisteman instalatuta duzula.
Joan /usr/share/xsessions direktoriora, eta bertan, erabilgarri dagoen saio bakoitzerako .desktop fitxategiak daude. Kontsultatu .desktop fitxategien edukiak erabili nahi duzun saioa zehazteko.
-
Erabiltzaile batentzako saio lehenetsi bat zehazteko, eguneratu erabiltzailearen kontu-zerbitzua /var/lib/AccountsService/users/erabiltzaile-izena fitxategian:
[User] Language= XSession=gnome-classicAdibide honetan, GNOME Klasikoa ezarri da saio lehenetsi gida, /usr/share/xsessions/gnome-classic.desktop fitxategia erabiliz.
Erabiltzailearen saio lehenetsia zehaztu ondoren, erabiltzaileak saioa hasten duenean saio hori erabiliko da, erabiltzaileak berak ez badu beste saio bat hautatzen saio-hasierako pantailan.