Sortu saio pertsonalizatua
Konfigurazio pertsonalizatua duen zure saio propioa sortzeko, jarraitu honako urratsak:
-
Sortu .desktop fitxategi bat /etc/X11/sessions/new-session.desktop direktorioan. Ziurtatu fitxategiak honako sarrerak dituela:
[Desktop Entry] Encoding=UTF-8 Type=Application Name=Saio pertsonalizatua Comment=Hau gure saio pertsonalizatua da Exec=gnome-session --session=new-sessionExec sarrerak exekutatuko den komandoa zehazten du. batzuetan argumentuak ere baditu. Saio pertsonalizatua exekutatzeko, gnome-session --session=new-session komandoa erabiliko duzu.
gnome-session aplikazioan erabili ditzakezun parametroei buruzko informazio gehiagorako, ikusi gnome-session laguntza-orria.
-
Sortu saio pertsonalizatu baterako fitxategia /usr/share/gnome-session/sessions/new-session.session kokalekuan, non saioaren izena eta behar diren osagaiak zehaztu daitezkeen:
[GNOME Session] Name=Saio pertsonalizatua RequiredComponents=gnome-shell-classic;gnome-settings-daemon;Kontuan izan RequiredComponents barruan zehaztutako elementuek beren .desktop fitxategia izan behar dutela /usr/share/applications/ direktorioan.
Saio pertsonalizatuaren fitxategiak konfiguratu ondoren, saio berria GDMren saio-hasierako pantailako saioen zerrendan erakutsiko da.
Arazo ezagunak
Debian sistemetan edo Debianen oinarritutakoetan honako errorea gertatu daiteke:
Xsession: unable to launch ""
Xsession --- "" not found; falling back to default
session.Hori gertatzen bazaizu, jarraitu honako urratsak /etc/X11/Xsession.d/20x11-common_process-args fitxategia aldatzeko:
Aldatu STARTUP_FULL_PATH=$(/usr/bin/which "$1"|| true), idatzi STARTUP_FULL_PATH=$(/usr/bin/which $1 || true)
Aldatu STARTUP="$1", idatzi STARTUP=$1