Profilak
Orcaren profilei esker, konfigurazio anitz gorde eta kargatu daitezke, behar dituzun ezarpenetara ahalik eta azkarren joan ahal izateko.
Profil berria gordetzea
Get into the Orca Preferences dialog box.
Aldatu ezarpenak nahieran.
Orokorra orrian, sakatu Gorde honela botoia.
Idatzi profil berriaren izena Gorde profila honela elkarrizketa-koadroan.
Sakatu Gorde profila honela elkarrizketa-koadroko Ados botoia.
Lehendik dagoen profil bat kargatzea
Get into the Orca Preferences dialog box.
Orokorra orrian, hautatu kargatu nahi duzun profila Profil aktiboa konbinazio-koadroan.
Sakatu Kargatu botoia.
Berresteko eskatuko dizu sistemak. Sakatu Bai botoia.
Sakatu Ados botoia.
Lehendik dagoen profil bat aldatzea
Jarraitu goian adierazitako urratsak aldatu nahi duzun profila kargatzeko.
Jarraitu goian adierazitako urratsak profil berri bat gordetzeko.
Orcak profil berriaren izena galdetzen dizunean, idatzi uneko profilaren izen bera. Adoz botoia sakatzen duzunean, izenekin gatazka bat dagoela ikusiko duzu.
Sakatu Bai botoia lehendik dagoen profila ezarpen berriekin gainidatzi nahi duzula adierazteko.
Abioko profila aldatzea
Get into the Orca Preferences dialog box.
Orokorra orrian, hautatu kargatu nahi duzun profila Hasierako profila konbinazio-koadroan.
Sakatu Ados botoia. Orca aplikazioa abiarazten den hurrengoan, hautatu berri den profila erabiliko da.