Lehen mugimenduen adibide bat
![]() |
Hasierako posizioa Hau da Reversi joko-familliaren hasierako posizio arruntena. Reversi aplikazioan hasierako beste posizio batzuk ere erabili daitezke. |
![]() |
Lehen mugimenduaren adibidea Iluna da beti hasten den Reversi joko-familian. Berdin dio hasierako posizioa zein den, beti daude lehenengo lau mugimendu posible. Hau bezalako hasierako posizio normalean, lau aukerak baliokideak dira simetriagatik. |
![]() |
Bigarren mugimendu posiblea Argiek pieza bat harrapatzeko hiru aukera dituzte. Jokoan ondo jokatzeko, estrategiarik onena aukeratu behar da. |
![]() |
Errenkada anitz harrapatzea Ilunek jokatzeko bost aukera dituzte, denak seigarren zutabean. Aukera horietako bik aldi berean bi norabidetan harrapatzea ahalbidetzen dute, bakoitzean pieza bat. Reversin ez da derrigorrezkoa ahalik eta lauza kopuru handiena harrapatzea, agian ez baita konponbiderik onena. Garrantzitsuena da zenbat lauza dituen bakoitzak jokoaren amaieran. |
![]() |
Bi piezen errenkada bat iraultzea Argiek jokatzeko hiru aukera dituzte berriro. Horietako bat da bi pieza ilun errenkadan harrapatzea. Horrela jokatuta, Ilunek hurrengoa taularen ertzean jokatuko dute. Hori estrategia ona al da? Batek daki! |




