Jokatu ordenagailuaren aurka

Reversi aplikazioan ordenagailuaren aurka jokatu dezakezu, hiru zailtasun-mailatan. Jokoa zein jokalarik, zuk ala ordenagailuak, hasiko duen ere zehaztu dezakezu.

Joko berria konfiguratzean, begiratu beheranzko gezia duen lehen botoiari. Honako etiketa bat eduki beharko luke: Kolorea: Iluna, Kolorea: Argia edo Bi jokalari. Lehen bi kasuetan, Reversi hasieran ordenagailuaren aurka jokatzeko prestatuta dago; bestela, bi jokalarirekin abiaraziko da.

Botoiaren etiketa Kolorea: Iluna bada, zuk egin behar duzu lehen mugimendua. Etiketa Kolorea: Argia bada, ordenagailua hasiko da.

Botoiak Bi jokalari adierazten badu, hautatu botoia eta, agertuko den menuan, hautatu Jokatu lehen (Iluna) zuk hasi nahi baduzu jokoa, edo Jokatu bigarren (Argia) ordenagailua hasi dadin nahi baduzu. Botoiaren etiketa aldatuko da eta Kolorea: Iluna esango du lehen kasuan eta Kolorea: Argia bigarrenean.

Reversi jokaldi bat ordenagailuaren aurka jokatuko duzula erabaki ondoren, ordenagailuak zein maila izango duen zehaztu dezakezu.