Jokalari anitzeko jokaldiak

Sei jokalari arte jokatu dezakete Nibbles aplikazioarekin. Jokalari batek 1. zizarea kontrolatzen badu jokalari bakarreko jokoan, jokalari anitzekoan gainerakoek 2. zizaretik 6. zizarera arte kontrolatu ditzakete. Bi jokalariren jokoan 1. zizarea eta 2. zizarea kontrolatzen dira, hiru jokalarirekin 1. zizarea, 2. zizarea eta 3. zizarea eta abar.

Aukeratu jokalari kopurua

Nibbles jokoan sei jokalarik jokatu dezakete. Haietako lau gizakiak izan daitezke. Jokalari kopurua ezartzeko:

  1. Hasi joko berria.

  2. Jokalari kopurua pantailan ezarri zenbat gizakik jokatuko duten, lau arte izan daitezke.

  3. Ezarri ordenagailu-jokalarien kopurua.