Puntuak irabaztea Nibbles jokoan
Nibbles jokoan puntuak lortzeko, gainordainak jan behar dira. Bost gainordain mota daude:
-
Sagar formako gainordainak
: Gainordain horiek zizareen luzera handitzen dute. Sagar bat jatean irabazitako puntu kopurua desberdina da mailaz maila, eta maila-zenbakiaren anizkoitzak dira. Lehen mailan, lehen sagarrak puntu 1 ematen du, bigarrenak 2 puntu, hirugarrenak 3, eta abar. Bigarren mailan, lehen sagarrak 2 puntu ematen ditu, bigarren sagarrak 4 puntu, hirugarrenak 6 puntu, eta abar. Hogeita seigarren mailan, hortaz, lehen sagarrak 26 puntu emango ditu, bigarrenak 52 puntu, eta abar.
Sagar-ordenaren zenbaketa ez da zizareak ordurako jandako sagar kopuruaren araberakoa, Jokoa lehen mailan badago eta 1 jokalariak lehen sagarran jaten badu, puntu bakarra eskuratuko du, 2 jokalariak bigarren sagarra jaten badu, 2 puntu eskuratuko ditu; hirugarren jokalari batek sagarrik ez jatea erabaki dezake hamargarren sagarrera arte, 10 puntu eskuratzeko.
Bihotz formako gainordaina
: Gainordain horrek bizitza bat gehiago ematen du eta ez du zizarearen luzera handitzen.
Diamante formako gainordaina
: Gainordain honek ez du zizarearen luzera handitzen eta ez du punturik ematen. Jokoko gainerako zizareen mugimendua norabidez aldatzea eragiten du.
Banana formako gainordaina
: Gainordainn honek zizarea sagar formako gainordainak baino gehiago luzatzen du. Gainordain honek ematen dituen puntuak mailaren eta zizare-luzeraren araberakoa da. Maila gero eta altuagoa eta zizarea gero eta luzeagoa izan, puntu gehiago eskuratuko dira gainordain hori janda.
Gerezi formako gainordaina
: Gainordainn honek zizarea laburtzen du. Gainordain honek ematen dituen puntuak mailaren eta zizare-luzeraren araberakoa da. Maila gero eta altuagoa eta zizarea gero eta luzeagoa izan, puntu gehiago eskuratuko dira gainordain hori janda.